Zer da Enpresa Ikasgela Nafarroa?

Empresa Ikasgela Nafarroa, Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren (NEK) ekimen bat da, Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Gizarte Eragile nagusiekin adostua, eta helburu hau du: ikasle nafarrek ENPRESAri buruzko ezagutzak eskuratzea, hasierako hezkuntza-etapetan, eta enpresak ekonomian eta gizartean duen zereginari buruz.

Zer da?

Edukien plataforma bat da, Nafarroako irakasleek, derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzako etapetan, beharrezko baliabideak izan ditzaten urteko programazioan enpresaren munduarekin lotutako oinarrizko gaitasunak eta jakintzak txertatzeko.

Zer dauka?

Enpresa Ikasgela Nafarroa, LOMLOE egiturara egokituta dago, eta eduki guztiak ditu gaitasunak zeharka eta hainbat diziplinatatik lantzeko, deskribatzaile operatiboen eta gai bakoitzaren gaitasun espezifikoen artean ezartzen den harremanaren bidez.

Hala, irakasgai jakin batean edo irakasgai guztietarako zeharkako proiektu gisa erabiltzeko interesa duten irakasleek LOMLOEren arabera garatu eta egituratutako eduki guztiak dituzte, lehen aipatutako hezkuntza-etapa guztietarako komunak diren funtsezko gaitasunak landu ahal izateko.

Norentzat da eta zertarako?

Gordailu honetan jasotako eduki guztiak Nafarroako hezkuntza-sareko irakasleek erabiltzeko pentsatuta daude, langile horiek hala nahi eta hala erabakitzen badute, Lehen Hezkuntzako 6. eta DBHko 4. mailetako urteko programazio didaktikoaren barruan sartu ahal izateko. Ikaskuntza-egoera bakoitza (LHko 6. maila eta DBHko 4. maila) ikasgaietako edozeinetan landu daiteke, banaka irakasgai bakar batean edo aipatutako kurtsoetako ikasgai batzuetan edo guztietan partekatutako proiektu gisa. Bi aste eta bi hilabete arteko iraupena aurreikusten da, barne hartzen diren jardueren eta oinarrizko jakintzen arabera.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.